Aita Mari, berriro bere lekuan

2010/10/21

Alondegiko eraberritze lanek iraun bitartean udaletxean egon da gordeta eskultura.

 

Jose Maria Zubia ‘Aita Mari’ marinelaren omenezko eskultura berriro ere jarri dute Alondegiko horman. Alondegiko eraberritze lanek iraun bitartean udaletxean egon da gordeta eskultura, eta behin eraikinaren zaharberritze obra bukatuta, berriro jarri dute ikusgai.

Jose Maria Zubia Zumaian jaio zen 1809. urtean. Arrantzalea eta marinela izan zen bere bizitzan zehar eta itsasoarekin lotura handia bizi izan zuen. Itsasoan egindako erreskateengatik egin zen ezaguna eta euskal arrantzaleen erreferentzia da gaur egun (Ikusi hemen eskultura Alondegian lehen aldiz jarri zuteneko argazkia).

Alondegia eraberrituta

12 hilabete iraun dute Alondegia eraberritzeko lanek eta orain, eraikina hornitzeko prozedura abian jartzear da Udala. 1.268 metro karratu erabilgarri dauzka Alondegi zaharberrituak eta bertan kokatuko dira Kultur Etxea eta Udal liburutegia.

(Kontsultatu Alondegiko proiektuaren inguruko informazioa Zumaia Zu aldizkariaren 1. zenbakian).