Aitzuri frontoiaren irudia aukeratzeko lehiaketa
Lanak edonork aurkez ditzake ekainaren 12a bitartean Lubaki kiroldegian.
- - Landuko den logotipoa Zumaiako Aitzuri pilotalekuko aurkezpen irudi gisa erabiliko da, hau da, menbrete gisa, web orrian, informazio orrian, edifizioan bertan (fatxada, atea,…) etabar…
- - Edonork parte har dezake, zumaiar nahiz kanpotarrek.
- - Logotipoaren diseinua eta erabilpen proiektutxoa aurkeztuko dira (logoa koloretan eta baita tinta bakarrean ere; paperean eta formatu digital).
- - Egilearen datuak gutun-azal itxian emango dira.
- - Aukeraketa zuzendari batzordeko ordezkariek egingo dute, adituen laguntzaz.
- - Saria 300€ko opari txartela izango da.
- - Lanak Lubaki Kiroldegian aurkeztuko dira, ekainak 12a baino lehen.
- - Hitzez azaldu beharreko testua: AITZURI.
- - Aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, lehiaketa epairik gabe geratu ahal izango da.



