Aitzuri pilotalekuko aireztapen sisteman hobekuntzak

2018/07/27

Zumaiarrok ondo dakigu orain arte, egun eguzkitsu eta epeletan, aireztapen falta dela eta, bero handia egiten zuela Aitzuri pilotalekuan eta egora horri erantzuna eman eta frontoiko azpiegiturak hobetzen jarraitzeko, Udalak 3 aire erauzgailu jarri ditu bertan barneko airea mugitu eta bero sentsazio hori apaltzeko. Dagoeneko funtzionamenduan daude hiru aparatuak eta egoera nabarmen hobetu dela jakin ahal izan du Udalak, erabiltzaileek esanda.