Alai auzoko konpostagunea abian jarriko da laster
Urola Kostako Udal Elkartearen ekimenez, konpostagunea abian jarriko da Alai auzoan. Dagoeneko, zenbait herritarrek izena eman eta bertan parte hartzeko asmoa azaldu dute. Interesdunen bilera informatiboa egingo da, datorren ostegunean, hilak 11, 19:00etan, Brankan.
Etxean edo auzoan konposta egitearen helburu nagusia materia organikoa balorizatzea da. Materia organikoa konpost bihurtuz balorizatu egiten dugu eta, ondorioz, hondakin gutxiago sortzen dugu.
Beren baratza edo lorategirik ez duten etxebizitzek konposta egiteko aukera dute, auzoko lursail publikoetan, Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek martxan jarritako proiektu honetan, Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin. Ekimena materia organikoa konpostaren bitartez kudeatzean datza, auzo-konpostagailuak erabiliz.

Zer da konposta?
Eraldatze prozesu natural baten ondorioz materia organikoa konpost bihurtzen da. Konposta nekazaritzarako eta lorezaintzarako ongarri erabilgarria da, eta, ongarri izateaz gain, lurraren egitura hobetzen du. Horrela, gure etxeko materia organikoa, sortzen dugun hondakinaren %40 inguru dena, aprobetxatu ahal izango dugu.
Bilera informatiboa, noiz?
Apirilak 11, 19:00etan Brankan, aldez aurretik izena eman behar da.
Izena emateko telefonoa: 943 55 48 74
, aldez aurretik izena eman behar da.Izena emateko telefonoa: 943 55 48 74
943 55 48 74edo idatzi: konposta@urolakosta.org
konposta@urolakosta.org