Alberto Zerain, Pako Iriondo eta Benantxio Irureta omenduko dituzte aurtengo Flysch Trail lasterketan
Mendizaletasunarekin lotutako kirolariak omendu ohi ditu Flysch Trail mendi lasterketak. Aurten Alberto Zerain mendizaleak jasoko du omenaldia, eta, Zerainekin batera, hil ondorengo omenaldia egingo zaie Pako Iriondo eta Benantxio Iruretari. Alberto Zerain arabarrak ibilbide luzea du goi mendietan; besteak beste, zazpi zortzimilako igo ditu Himalaian. Pako Iriondori dagokionez, 2011n lasterketaren omenaldia jaso zuen –Josune Bereziartu eta Rikar Otegirekin batera–, euskal mendizaletasunaren alde egindako lan guztiagatik. Iriondok, gainera, lotura estua izan du Flysch Trailarekin laguntza asko eskaini baitio. Iriondo otsailean hil zen, 87 urte zituela. Eta Benantxio Iruretari dagokionez, joan den urtean hil zen Aizarnako mendizalea, Aneton izandako istripuan. Iruretak esperientzia handia zuen goi mendietan, eta arrasto sakona utzi du bere ezagutu zuten mendizaleengan, baita belaunaldi gazteagokoengan ere.



