Aldaketak izango dira Koadrila Eguneko egitarauan
Zezen txikien ekimena bertan behera uztea erabaki du Udalak, behar diren berme legal guztiak ez daudelako.
Larunbatean, hilak 29, ospatuko da Zumaiako Koadrilen Eguna eta azken orduko aldaketak izango dira egitarauan. Zezen txikien ekimena bertan behera uztea erabaki du Udalak, behar diren berme legal guztiak lortu ez direlako. Ekitaldian zerbait gertatuz gero sortu zitezkeen ardura politiko eta teknikoak, ekitaldia bertan behera uztea baino okerragoak izan daitezkeela ondorioztatu du Udalak, eta beraz, zezen txikien ekimena ez da egingo.
Gainontzeko ekitaldiak bere horretan mantenduko dira. Koadrila Eguneko egitaraua kontsultatzeko egin klik hemen.



