Aldaketak liburutegiko ikasgelaren ordutegian

2017/11/28

Abenduaren 1etik aurrera, azterketa garaia dela eta, liburutegiko 4. solairuko ikasgela zabalik egongo da eta ordutegi jarraia izango du astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etik arratsaldeko 20:00etara. Helduen eta haurren liburutegiek ohiko ordutegia izaten jarraituko dute.

Era berean, datorren asteko zubiak eta Eguberriak direla eta, liburutegia itxita egongo da abenduaren 6an, 8an eta 25ean.  Datorren urteari begira, urtarrilaren 1ean eta 6an egun osoz ere itxita egongo da.

Ordutegia ikusgai hemen