Aldaketak oinezkoenzat Axular eta Zubitxikiko obrak direla eta

2017/08/18

Aurrera doaz Axular ibilbidea egokitzeko lanak eta bide horretan Zubitxikiko eremuan ere hainbat lan egiten ari da Udala.

Hori dela eta, datozen egunotan, Zubitxikitik Txomin Agirre edo Zuloaga parkera doan espaloia itxita egongo da oinezkoentzat. Bertatik joan ordez, pareko espaloia erabili beharko da (Basadi aldekoa), non, zebrabide bat doituko den Axularrera eta Zuloaga parkera gurutzatzeko.