Aldaketak udal zerbitzuetan, datorren asteko jai egunak direla-eta

2022/09/02

Udal eraikin gehienak itxita egongo dira irailaren 5ean, 6an eta 9an. Udaltzaingoak ohiko ordutegia izango du, eta kiroldegian jai-egunetako ordutegia jarraituko dute.

Udaletxea, Alondegia kultur etxea, Branka eta Gizarte Zentroa -taberna irekita egongo da- itxita egongo dira irailaren 5ean, 6an eta 9a, datorren asteko jai-egunak direla-eta. Alondegiaren kasuan, larunbatetan irekita egon ohi bada ere, 10ean itxita egongo da. Udaltzaingoan ohiko ordutegia jarraituko dute egunotan; turismo bulegoan udako ordutegiarekin jarraituko dute; eta kiroldegian jai-egunetako ordutegia ezarriko da.

Kiroldegiko ordutegia:

  • Irailak 5, astelehena: 06:30-13:00
  • Irailak 6, asteartea: 07:30-13:00
  • Irailak 9, ostirala: 07:30-13:00