Alde zaharreko adokinetan konponketa lanak egingo ditu Udalak

2019/06/13

Ekainaren 17tik 18ra bitartean Erribera kaleko 1 zenbakitik Angeles Sorazu kalerainoko zatia konponduko du eta 19, 20 eta 21ean, aldiz, Foruen Enparantzatik Arritokieta kaleraino bitartekoa. Lanen helburua da egungo galtzadako harria konpondu eta egokitzea.

Udalak jakinarazi du datozen egunotan konponketa lanak egingo dituela alde zaharreko adokinetan. Izan ere, hainbat kaleetan, ez daude egoera onenean eta horrenbestez, datorren astetik aurrera kalez kale ekingo dio konponketa lanak egiteari.

Ekainaren 17 eta 18an, hain zuzen, Erribera kaletik hasita Angeles Sorazuraino egingo ditu konponketak eta 19, 20 eta 21ean, Foruen Enparantzatik Arritokieta bitartean.

Alde zaharreko gainerako kaleetako galtzada harrien konponketa eguraldiaren eta jai egutegiaren arabera antolatuko du Udalak. Horri lotuta, halaber, jakinarazi du, lanak egiten diren bitartean aipatu kaleak zabalik mantenduko direla ibilgailuentzat.