Alde Zaharreko kaleak bihar irekiko dituzte

2011/12/15

Urriaren bukaeratik Alde Zaharreko galtzada konpontze lanetan aritu dira. Dagoeneko, bukatu dituzte obrak, eta lehortu da hormigoia, beraz, bihar goizetik aurrera irekita izango dira kale guztiak. Obra horietan, Angeles Sorazu, Kale Nagusia eta Foruen Plazatik Bonifazio Etxegarai kalera bitarteko zorua konpondu dute.