Alde Zaharreko obrak abiada onean doaz, eta herritarrei hesiak errespatzeko eskatzen die Udalak

2011/11/14

Eguraldiak laguntzen badu, abenduaren 22 alderako Alde Zahar osoa irekita egongo dela aurreikusten du Udalak.

 

Alde Zaharreko galtzada konpontzeko obrak bide honetik doaz. Angeles Sorazu kalea konpondu ostean, Kale Nagusira iristen ari dira lanak. Datorren aste osoan (azaroaren 14tik 18ra bitartean)  Kale Nagusian egingo dira obrak,  okindegiraino. Ondoren, Angeles Sorazu kalean egiten ari diren moduan, 3 aste itxita egongo da Kale Nagusia, hormigoia eta morteroa gogortu arte.

Abenduak 9tik aurrera Angeles Sorazu kaletik Kale Nagusira joan ahal izango da, eta  Olazabal Idazkaria kaletik jaitsi. Azaroak 21etik abenduaren 2ra, beti ere eguraldiak laguntzen badu Foruen Enparantzako konponketak egingo dira. Ondoren, beste zati guztiak bezala, 3 aste itxita egongo da. Hemen ere hormigoia eta morteroa gogortu arte. Abenduak 22rako Alde Zahar guztia irekiko dela aurreikusten du Zumaiako Udalak

Zumaiako Udalak herritarrei obrak egin ondoren hormigoia-eta ondo gogortu bitartean jartzen dituztem hesiak errespetatzeko eskatzen du. Nahiz eta, obrak bukatuta daudela dirudien, gogortzeko eta sendotzeko denbora behar baitute.