Alde Zaharreko obretako hesiak errespetatzeko eskatzen du berriro Udalak
Azkenaldian Zumaiako Alde Zaharra obra lanetan murgilduta dago, eta horrek 22.000 euroko kostua izango du. Lana esleitu zaion enpresak 7 urteko bermea edo garantia agindu du. Hau guztia bermatzeko abenduaren 22ra arte alde zaharreko kaleak itxita daude. Hala ere, azkenaldian herritar gutxi batzuen okerrek (hesiak mugitzeak, autoak toki desegokian jartzeak…) zalantzan jartzen dute berme hori, eta etorkizunean kalteak edo galerak gertatzen badira, herritar horiei egokituko zaie galeren zati proportzionala ordaintzea; izan ere, herritar guztiok ez dugu bi aldiz ordaindu behar herritar gutxi batzuen okerrengatik sor daitezkeen kalteak edo arazoak.



