Aldi baterako bi ofizial eta peoi bat kontratatuko ditu Zumaiako Udalak
Zumaiako Udalak uztailaren 23ko 26/2013 Foru Dekretuak araututakoaren arabera langabetuei zuzendutako hiru lanpostu betetzeko prozesua abian jarri du.
Zumaiako Udalak brigadara bi ofizial eta peoi bat kontratatzeko prozesua abian jarri du. Gaurtik irailaren 20a bitartean izango da izena emateko aukera. Lan eskaintza horiek langabetuei zuzendurikoak dira, eta izen emate prozesua Lanbideren bidez egin beharko da.
Lan eskaintza horietarako ezinbesteko eskakizunak honakoak dira:
- Zumaian erroldatuta izatea.
- Langabetua izatea eta era horretan izena emanda egotea Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- Titulua:
Eskola-ziurtagiria edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat harturiko beste edozein titulu izatea peoien kasuan.
Eskola graduatua, Lanbide heziketako erdi-mailako teknikari titulua edo indarrean dagoen legediak baliokidetzat harturiko beste edozein titulu izatea, ofizialen kasuan.
- Euskara-maila: Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea.
Ofizial posturako oinarriak ikusteko klikatu hemen.
Peoi posturako oinarriak ikusteko klikatu hemen.



