Aldi Baterako Egonaldien zerbitzuan izena emateko epea zabalik da

2009/11/10

Adineko edo pertsona ezinduen zaintzaileek deskantsua hartzeko bideratzen da programa hau eta Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzan eman behar da izena, azaroaren 23a edo 30a baino lehen.

 

Abendua gainean dugunez eta horrekin batera gabonak, egoitzetan aldi baterako egonaldietarako kontuan hartu beharreko zenbait alderdi jakitera eman nahi izan dituzte Zumaiako Gizarte Zerbitzuen departamentutik. Aldi baterako egonaldien zerbitzua urtean zehar eskaintzen da eta adineko edo pertsona ezinduen zaintzaileek deskantsua hartu ahal izateko bideratzen da.

Abenduko lehenengo hamabostaldirako eta hilabaterako egonaldietarako eskaerak azaroaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzan. Bigarren hamabostaldirako eskaera, berriz, azaroaren 30a baino lehen egin beharko da.

Epez kanpo jasotzen diren eskaerei plaza esleituko zaie leku libreak geratzen diren neurrian. Eskaeren kopurua libre dauden plazen kopurua baino handiagoa bada, lehentasuna emango zaie urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenei.

 

Harremanetarako

Eskaerak lehen bait lehen bideratzeko asmoz, deitu 943 862200 zenbakira, edo jarri harremanetan  gizartelangilea@zumaiakoudala.net helbidearen bitartez.