Aldi baterako finantza arduraduna kontratatuko du Zumaia Lantzenek, Lanbideren bidez

2013/11/12

6 hilabetean egun erdiko lanaldia da bete beharrekoa. Eskaerak Lanbideren bidez egin behar dira; azaroaren 18a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Zumaia Lantzenek, aldi baterako, finantza arduraduna kontratatzeko prozesua abian jarri du. Egun erdiko lanaldia da betebeharrekoa, eta si hilabeteko iraupena izango du kontratuak.

 

Lanpostura aurkezteko ezinbesteko bi baldintza bete behar dira: Alde batetik, enpresa zientzien alorreko diplomatura izan behar da gutxienez. Eta, bestetik, hizkuntza-maila EGA titulua edo baliokideren bat izan beharko dute hautagaiek.

 

Lanpostuan zehazki, honakoak izango dira eginbeharrak:

 

-         Sozietatearen administrazioa, kontabilitatea eraman, urteko kontuen itxiera era auditoria

-         Tesoreria beharrak kudeatzea

-         Aurrekontuak gauzatzea eta jarraipena

-         Zergak tramitatzea

-         Etxebizitza promozi desberdinen kudeatzea era herritarrei arreta ematea

-         Kudeaketa administratiboa.