Aldi baterako kultur teknikari laguntzaile bat eta kirol teknikaria kontratatuko ditu Udalak, Lanbideren bidez

2026/03/04

Lanbiden eman beharko da izena, eta merituen egiaztagiriak udaletxean aurkeztu, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bitartez.

Aldi baterako kultur teknikari laguntzaile bat eta kirol teknikari bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan Zumaiako Udalak, Lanbideren bidez. Merezimenduen balorazioaren sistemaren bitartez egingo da hautaketa.

Kirol teknikaria kontratatzeko deialdiaren kasuan, interesdunek martxoaren 4tik 17ra artean eman beharko dute izena Lanbiden. Kultur teknikari laguntzailearen lanpostua betetzeko, berriz, martxoaren 5etik 13ra artean. Bi deialdietara izena ematen duten pertsonek Zumaiako Udalean aurkeztu beharko dituzte merituen egiaztagiriak, Lanbiden izena ematearekin batera. Udaletxean bertan, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte egiaztagiri horiek (helbide honetan kirol teknikarien kontrataziorako; eta ondorengo honetan kultur teknikari laguntzailearen lanposturako).

> Irakurri deialdiei inguruko informazio guztia egoitza elektronikoan