Aldundiko partaidetzazko aurrekontuak osatzeko bi saio izango dira Zumaian

2015/04/21

Foru Aldundiak bi milioi euro jarriko ditu 10 eskualdetako herritarrek zehaztutako proiektuetarako. Eskualde horietako bat Urola Kosta da, eta apirilaren 27an (euskaraz) eta 28an (elebitan) 19:00etan Oxford aretoan herritarrentzako saio irekiak izango dira. Horretaz gain, udaletxean, Alondegian, kiroldegian eta anbulatorioan ekarpenak egiteko orriak eta buzoiak jarrita daude.

Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, aurten ere herritarrek erabakiko dute Diputazioaren aurrekontuaren zati bat zertara bideratu. Aurten, Gipuzkoan hamar eskualde zehaztu dituzte, eta bakoitzean bi milioi euro jarriko ditu Diputazioak herritarren eskura, hurrengo lau urteetan inbertsioak egiteko: Bidasoan, Buruntzaldean, Debabarrenean, Debagoienean, Goierrin, Oiartzualdean, Tolosaldean, Urola Erdian, Urola Garaian eta Urola Kostan.


Urola Kostako Partaidetzazko Aurrekontuak garatuko dira Urola Kostako Udal elkartearekin elkarlanean  eta eskualdeko sei udalen laguntzarekin.


Parte-hartze prozesuak  bost fase izango ditu. Lehena abian da. Herritarrek eskualderako dituzten proposamenak egin ditzakete, ondorengo hiru bidetatik:


1)     Internet bidezwww.aurrekontuakhobetzen.eus
2)     Gipuzkoa aldizkariarekin banatzen ari diren esku-orria udal egoitzetako postontzietan utzita, apirilaren 30a bitartean (Zumaian postontziak, udaletxean, Alondegiko sarreran, kiroldegian eta anbulatorioan daude)
3)     Herrietan egingo diren tailerretara joand. Zumaian, bi saio ireki egingo dira datorren astean. Apirilaren 27an, astelehena, 19:00etan, euskarazko saioa izango da Oxford aretoan, eta apirilaren 28an, asteartea, berriz, leku eta ordu berdinean, elebitan izango da saioa. 
 

Bigarren fasean, jaso diren proposamenak bildu eta herritarrek aukeraketa bat egingo dute. Ekaineko bigarren astean izango da hori. Jarraian, proiektuak bideragarriak ote diren aztertuko dute aldundiko teknikariek hirugarren fasean.  Laugarren fasean, txosten teknikoak ezagutu ondoren, behin betiko proposamenak aukeratuko dituzte herritarrek, eta  Gipuzkoako Foru Aldundiak urrian aurrekontu proiektuan txertatuko ditu.