Alerta gorria 16:00etatik aurrera

2014/03/03

Gaur, martxoak 3, 16:00etatik aurrera alerta gorria dago emanda itsasaldean. Orain hilabete gertatu bezala itsaso txarra eta marea biziak elkartuko dira gaurkoan ere, eta 10 metrotik gorako olatuak ere izan omen daitezke. Hori dela eta, 14:00etatik aurrera N-634 errepidea arriskutsua izan daiteke, eta hala itxi egingo da, bihar 10:00ak arte, gutxienez. Horretaz gain, Zumaiako Udalak herritarrei itsasaldean tentuz eta arduraz jokatzeko eskatzen die. Olatu handiak ikustera itsasaldera inguratzea ederra bezain arriskutsua izan daiteke, eta arduraz jokatzeaz gain, jarritako seinaleak errespetatzeko ere eskatzen da.