Algorri Interpretazio zentroan da Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren inguruko erakusketa ibiltaria
UNESCOren izendapena lortu eta 25 urte beranduago, eskualde haren balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala erakutsi eta herritarrei herrian bertan duten balorea goratu nahi zaie
Urdaibai Bizigai izeneko erakusketa egongo da Algorri Interpretazio Zentroan abuztuak 17 bitartean. Ordutegia goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30era izango da. Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bultzatako ekimenak Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutaraztea du helburu UNESCOk izendapen hori eman zionetik 25 urte bete direnean.
Erakusketa hiru zatitan banatua dago: Urdaibairen sorrera hasteko, garapen iraunkorra eta kontserbazioa bigarrenik, eta amaitzeko, ikerketa eta ingurumen hezkuntzaren zatia. Gainera, ikus-entzunezko itsasoko giro lasaigarriz jantzita dago eta Urdaibaiko paduretako mokozabala (Platalea Leucorodia) erabiltzen da gida moduan.



