Algorriko eremuan Foru Aldundiak egin dituen lanen nondik-norakoak azaltzeko bilera irekia

2018/11/05

Datorren asteazkenean Foru Aldundiko teknikoek Algorri eremuan Aldundiak aurrera eraman dituen lanak azaldu eta horien inguruko balorazioa egiteko saio irekia egingo dute herritarrentzat. Aipatu saio hori hilaren 7an egingo da, arratsaldeko 19:00etan Algorri Interpretazio Zentroan.