Alkateak harrera egin dio Zumaian Fronte Polisarioaren ordezkari Mujtar Leboihiri
Mendebaldeko Sahararen 50 urtetako erresistentziaz aritu zen Leboihi Oxford aretoan eskainitako hizketaldian. Aurrez, harrera egin zion Zumaiako alkate Iñaki Ostolazak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Fronte Polisarioaren ordezkari Mujtar Leboihi Zumaian izan zen joan den ostiralean, otsailaren 20an. Darahlik gonbidatu zuen herrira Leboihi, eta Lankidetza Astearen barruan, Mendebaldeko Sahararen 50 urtetako erresistentziaren inguruan aritu zen Alondegiko Oxford aretoan. Iñaki Ostolaza alkateak harrera egin zion han, hizketaldia hasi aurretik.



