Amaia plazako haur parkea berritzeko lanak hasi dira

2012/07/24

Herri-aurrekontuak osatzerakoan eginiko eskariak bete asmoz, Zumaiako Udala zaharkituta zeuden haur parkeak berritzen ari da. Pasa den hilean Oikiako haur parkea berritu zen, eta orain, berriz, Amaia plazakoa berritzeari ekin dio. Aste honetan hasi dira lanak, eta abuztuaren 6rako bukatuta izango dira. Amaia plazako haur parkearen eremua handitu egingo da orain abian jarritako eraberritze horren bidez. Hala, skate-erako dagoen eremuan ere haur parkea izatera pasatuko da. Lan horiek Contenur enpresak egingo ditu, 67. 118,65 (+BEZ) aurrekontuarekin.