Andoni Etxaniz alkateordeak amaitu du elkarrizketa digitala
Herritarrek egindako galderen erantzunak webgune honetan ikusi ditzakezue.
Alkateordeak eskerrak eman dizkie elkarrizketan parte hartu duten guztiei eta hurrengo asteetan egingo diren gainontzeko elkarrizketetan ere parte hartu dezaten dei egin die.
Elkarrizketa digitaletan ohikoa denez, herritarrek egin dituzte galderak, eta beraz, elkarrizketaren hizkuntza eleanitza izan da, alegia, jatorrizko hizkuntzan erantzun dizkie Etxanizek galderei. Euskaraz egindako galderen erantzunak hemen kontsultatu ditzakezue, eta gaztelerazkoak, berriz, hemen.
Iñaki Agirrezabalaga alkateak ere egin zuen elkarrizketa digitala, orain bi aste. Ikusteko klikatu hemen.



