Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza egokitzeko iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu Udalak

2014/01/08

Azken hilabeteotan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza lantzen ari da Zumaiako udala. Herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko datorren asteazkenean, urtarrilak 15, 19:00etan bilera irekia egingo da udaletxean.

 

Zumaiako Udala animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza aldatzeko lanetan dabil azken hilabeteotan. Dagoeneko zirriborro bat osatua du, baina ordenantza onartzeko tramiteak hasi aurretik herritarrekin landu nahi da. Horretarako datorren asteazkenean, urtarrilak 15, 19:00etan bilera irekia egingo du, udaletxean. 

 

Bilerara joan aurretik ordenantza zirriborroa ikusi eta aztertu nahi duenak ere horretarako aukera du. Horretarako klikatu hemen.