Aniztasun batzarra, ekainaren 3an
Batzar horretan 2015erako prestatutako proposamenak aurkeztu eta landuko dira, eta ekarpenak jasotzeko aukera ere izango da
Jatorri ezberdinetako zumaiarren sarea zabaltzen segitzeko, ekainaren 3rako batzar irekia antolatu da. Batzar horren helburua da 2015ean aniztasuna lantzeko dauden proposamanak aurkeztea eta sarea osatzen dutenen ekarpenak eta ideiak jasotzea. Horretarako, datorren asteazkenean, 18:00etatik aurrera batzar irekia egingo da Alondegiko Moila gelan.
Sarea osatuz
Anitzen sarea sortzeko ekimena iaz jarri zen abian. Aurretik, ordea, Zumaiako Udalak bi azterketa egin zituen. Alde batetik gaur egungo zumaiarren jatorria ezagutzeko azterketa kuantitatiboa eta, beste aldetik, azterketa kualitatiboa.
Azterketa horien emaitzen ostean, sarea osatzeko lanketa hasi zen, eta hainbat ekintza egin ziren. Besteak beste, World kafea egin zen jatorri desberdinetako jendeak elkarrekin kafea hartuaz elkar ezagutu eta elkarren arteko zubiak eraikitzeko.



