Aniztasuna saretzeko World kafea ostiralean, 18:00etan
Jatorri, kultura eta identitate ezberdinetako zumaiarrak bildu eta iritziak eta ikuspegiak elkartrukatuz elkar aberasteko egingo da World Kafea. Herritar orori irekia da ekintza.
Jatorri, kultura eta identitate ezberdinen arteko sarea saretu, eta Zumaia aberasteko prozesua abian du Zumaiako Udalak. Zumaiarron aberastasunetako bat da aniztasuna, eta hori lantzeko hainbat bilera egin dira urrian. Hezkuntza, kirola, kultura, aisialdia eta gizarte arloko eragileekin egin dira bilera ezberdinak, besteak beste. Bilera horietan herriko eragile ugarik hartu dute parte, eta oso ondo joan dira.
Ostiralerako (urriak 31), berriz, World Kafea antolatu da. World Kafe horren helburua da, orain artean bileretan arloka hitz egindako gai, iritzi eta eztabaidak zabaltzea; ikuspegiak elkarbanatzea, elkar ezagutzea, elkar eragitea eta elkar aberastea, alegia. HItzordua irekia da, edozein herritarrek har dezake parte. 18:00etan hasiko da Alondegiko plazan, eta haurtzaindegi zerbitzua ere izango da bertan.



