Aniztasuna saretzen jarraitzeko bilera gehiago

2014/11/05

Ostiraleko World kafea giro onean joan zen. Kafe eta pasten aitzakian, 25 bat herritarrek hartu zuten parte eta elkarrekin galdera ezberdinei erantzuteko ariketatxoa. Eragile ezberdinekin beste bilera errondatxo bat egingo da azaroan, lehenengoa gaur bertan, hilak 5, hezkuntza, aisia eta kirol eragileekin. 18:30ean, Alondegian izango da bilera.


Aniztasuna lantzen ari da Zumaiako Udala azken hilabeteotan. Bi ikerketaren ostean, herriko eragileekin hainbat bilera egin zituen urrian, eta lehen bilera erronda horri bukaera emateko pasa den ostiralean, urriak 31 World Kafea egin zen Alondegiko plazan. 

World Kafea giro onean joan zen. Jatorri, identitate eta kultura ezberdinetako herritarrak bildu ziren bertan, eta pastak eta kafea aitzakia hartuta mahai baten bueltan bildu ziren hiru galderari elkarrekin erantzuteko asmoz. Proposatutako hiru galderak erantzun ostean, talde guztietan hitz egindakoa elkarbanatzeko unea izan zen. 

 

World Kafearen ostean, arlokako beste bilera bana egingo da, aurrera begira aniztasuna lantzeko egin daitekeenaz hitz egiteko. 

Bileren egutegia


Azaroak 5, asteartea

Hezkuntza, kirola eta aisialdiko eragileekin bilera. 

18:30ean, Alondegian

 

Azaroak 11, asteartea

Gizarte gaietako eragileekin bilera

18:30ean, Alondegian

 

Azaroak 12, asteazkena

Kultur Eragileekin bilera

18:30ean, Alondegian

 

World kafea, argazkitan 

aniz 1

 aniz2

 

 aniz3

 

aniz 4

aniz 5

aniz 6