Antzerkia ikusteko aukera bikaina
Zumaiako Udalaren Kultur Sailak antolatuta aste honetan emango zaio hasiera antzerki denboraldiari. Ostiralettik urtea bukatu bitartean 8 antzerki emanaldi izango dira ikusgai, heldu eta haurrei zuzenduta. Ostiralean, urriak 4, 22:00etatik aurrera 'Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca' antzezlana izango da ikusgai.
Egitaraua:
Urriak 4: 22:00etatik aurrera, 'Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca', Aita Mari aretoan.
Urriak 6: 12:00 eta 16:30etatik aurrera, 'Hansel eta Gretel txokolatezko etxean', Aita Mari aretoan.
UrriaK 18: 22:00 etatik aurrera 'Poza', Aita Mari aretoan.
AzaroaK 15: 22:00etatik aurrera, 'Hitzak' Aita Marin.
Azaroak 17: 12:00 'Urtaroetara jolastuko dugu?', Aita Marin.
* Haur txikientzat: 6 hilabete-3 urte
Azaroak 29: 22:00etatik aurrera 'Hamlet' Aita Marin.
Abenduak 13: 22:00etatik aurrera, 'Hiru' Aita Marin.
Abenduak 22: 17:00etatik aurrera 'On egin' Aita Marin.



