Antzerkia, Zakila bira… eta askoz gehiago asteburuan
Asteburua ekintzaz beteta dator. Gaur 22:00etan 'Happy end' antzezlana izango da. Bihar arratsean, berriz, Zakila Bira izango da.
Eta asteburuari begira:
- GAUR ostirala 22:00 Aita Marin ANTZERKIA: "Happy end" komedia beltza (euskaraz) Iñake Irastorza, Garbiñe Insausti eta Xabi Donostirekin. Happy End agentzia klandestino xelebrean bere buruaz beste egiten laguntzen diote jendeari, baina kimu berdeak agertu omen dira eta agentzia bera zuloan sartuko da... Puri-purian dauden gaiez gogoeta umore beltzaren bidez. Sarrerak Turismo Bulegoan 9€ (6€ Aita Mari Bazkideentzat eta Gazte Txartela dutenentzat)
- BIHAR larunbata 10/4 20:00 KONTZERTUA Komentuan: Gli Appassionati Galiziako abesbatza eta San Pedro Abesbatza elkarrekin. Ikusi egitaraua.
- ERAKUSKETA Oxford Aretoan: F. Hernándezen margo eta eskulturak. Asteburuan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian. Astean zehar arratsaldez. Urriak 12 arte
- ZINEMA Aita Marin 10/4-6: "Las vidas de Grace" ohiko ordutegietan (ostiralean salbu, antzerkia baitago)
http://www.youtube.com/watch?v=-l-M2AZ3Oqk
GAINERA:
- 10/4 TXINGUDIKO PADURETARA irteera DOAN Algorri Interpretazio Zentroarekin. Info+ 943143100 info@algorri.eu
http://us2.campaign-archive2.com/?u=bd43042603ea08e7abf414a1c&id=2760810797
- 10/4 17:00 XVIII. ZAKILA BIRA lasterketa
- 10/5 07:00 Sagarbidetik SASTRAKAS MTB taldearen irteera Aralarrera



