Apirilaren 11tik aurrera Udal Liburutegia itxita izango da
Forondatik Alondegira lekualdatuko da Liburutegia.
Zumaiako Udal Liburutegia apirilaren 11tik aurrera itxita egongo da. Izan ere, Forondatik Alondegiko Kultur Etxe berrira lekualdatuko da, eta beharrezkoak diren lanak egin ahal izateko izango da itxita.
Hala ere, Foronda Kultur Etxeak irekita jarraituko du; hasita dauden ikastaroak bertan jarraituko dute eta aurreikusitako ekitaldiak ere bai. Liburutegia bakarrik itxiko da, baina maileguan dauden liburuen itzulketak egiteko aukera izango da Forondan bertan.
Alondegia maiatzean irekitzea aurreikusten da.



