Apirilaren 16a bitartean kobratuko da ur-hornidura tasa
Astelehenean hasi ziren uraren tasa kobratzen. Zabor bilketaren 4. hiruhilekoko kobrantza, berriz, hasita dago jada eta martxoaren 5a arte iraungo du.
Apirilaren 16a bitartean kobratuko da ur-hornidura tasa Zumaian. Astelehenean, hilak 15, hasi ziren uraren tasaren gaineko kobrantzarekin eta apirilera bitartean egingo da. Lau hiruhilekotan banatuta kobratzen da ur-hornidura tasa urtean zehar, eta orain kobratuko dena laugarren lauhilekoari dagokiona izango da.
Bestetik, otsail hasieran hasi ziren zabor bilketaren gaineko zerga kobratzen eta martxoaren 5a arte iraungo du. Hori ere laugarren lauhilekoari dagokiona izango da.
Informazio gehiagorako kontsultatu zerga eta tasen egutegia.



