Apirilaren 16an zabalduko da 2018ko udaleku irekietan izena emateko epea

2018/04/13
Izena emateko orria ludotekan eta udaletxean eskuratu ahal izango da eta bietan egongo da izena emateko aukera maiatzaren 2a arte. Udalekuak 3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak daude eta uztailaren 2tik 27ra bitartean egingo dira.

Uda gero eta gertuago dugu eta haurren oporraldiari erreparatuz, urtero bezala, Zumaiako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako.

Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 2tik 13ra lehena eta 16tik 27ra bigarrena. Udalekuetako ordutegia goizeko 09:30etik 13:00etara bitarte izango da eta egoitza aldiz, Herri Eskolako Sagarbide eraikina.  

Matrikula eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Interesdunek ludotekan edota udaletxean bertan izena eman ahal izango dute apirilaren 16tik maiatzaren 2a arte. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan izango dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela, beraz, ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala betetzea eta datu horiek guztiak azaltzea.

Horrez gain hau izango da gehitu beharreko dokumentazioa:

  • Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia)
  • Argazkia
  • Osakidetzako txartelaren fotokopia

Matrikularen kostua:

  • Hilabetea: 91,55€
  • Hamabostaldia: 51,85€
  • Familia ugarien kasuan: 61€ hilabetea / 34,60€ hamabostaldia
  • DBE-GLL onuradunek ordainketa salbuetsita izango dute

Diru sarrera egiteko kontu zenbakia: KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620

Informazio gehiago jasotzeko:

 

 Izen emate orria eskuragarri hemen