Apirileko ohiko plenoko erabakiak
Pasatu den ostegun arratsean egin zen apirileko ohiko plenoa. Agintaldiko azken ohiko plenoa izan zen
1. Aurreko bileretako aktak onartu ziren.
(85. Zbkia - 2014.09.25; 86. Zbkia – 2014.10.30; 87. Zbkia – 2014.11.27; 88. Zbkia - 2014.12.19; 89. Zbkia - 2015.01.29; 90. Zbkia - 2015.02.26)
2. Idazkaritza-udal errolda
2.1. Proposamena
Zumaiako udal erroldaren lagapenari buruz, Gipuzkoako garraioaren lurralde agintaritzaren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu zen aho batez.
3. Ogasuna
3.1. Irizpena:
2015eko lehenengo kreditu aldaketa bertan behera uztearen erabaki zen aho batez.
3.2. Kontu eman:
3.2.1. Kirol Patronatuaren 2014ko aurrekontuaren 3. kreditu aldaketaren berri eman zen.
3.2.2. San Juan egoitzaren 2014ko aurrekontuaren 2. kreditu aldaketaren berri eman zen.
3.2.3.- Zumaiako Udalaren 2015eko 2. kreditu aldaketa: gerakinaren aurreinkorporazioa lksko fakturak 2015eko aurrekontuan ordaintzeko.
3.3. 2015eko otsaileko ordainketei aurre egiteko, indarrean ez dauden zerbitzu kontratuei erreparo orriaren eta alkatearen erantzunaren berri eman zen.
3.4. Irizpena:
Udal - inbentarioaren onarpena ematn zitzaion aho batez
4. Hirigintza, obra eta zerbitzuak
4.1. Irizpenak:
4.1.1. Zumaiako Puntanuetako frontoi luzearen gauzatze proiektuaren bigarren aldaketa onartu zen aho batez
4.1.2. “Giltzagune” proiektua burutzeko Zumaiako Udala eta GFAren arteko lankidetza hitzarmena onartu zen aho batez.
5. Pertsonala
5.1. Irizpenak:
5.1.1. Udaleko ludotekako hezitzaile lanpostua betetzen duen Sandra Perez Manterola anderearen bateragarritasun eskaera onartu zen.
5.1.2. Zumaiako Udaleko 2015eko plantila eta langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu zen Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ (4, zinegotzi bat falta zen) eta PSE-EEk (1).
6. San Juan egoitza
San Juan egoitzaren inguruko hitzarmenaren aldaketa onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu, Aralar eta PSE-EEk, eta abstenitu egin zen EAJ.
7. Proposamena
7.1. Udala osatzen duten taldeak aurkeztutako homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunerako (maiatzak 17) erakunde-adierazpena onartu zen aho batez.



