ARDANTZABIDE AUZOKO PLAN BEREZIAREN BEHIN-BEHINEKO DOKUMENTUA ONARTU DU UDALAK
Honekin batera zabalik geratzen da Planari alegazioak egiteko epea; Irailaren 23tik aurrera zumaiarrek 20 egun izango dituzte beren proposamenak aurkezteko.
Planaren helbura da Ardantzabideko egungo mugikortasun arazoei irtenbidea ematea, betiere auzotarrak lehenetsiz
Udal gobernuak jada aurreko astean iragarri zuen modura, Plan Berezia garatu du Ardantzabide auzorako, 2017an bertan irekiko den supermerkatuak mugikortasun aldetik auzoan eragin ditzakeen aldaketak aztertzeko.
Irailaren 5ean auzotarrekin bildu eta beren ekarpenak jaso eta aztertu ostean, gobernu taldeak Plana osatu eta astelehenean bertan eman dio lehen onespena behin-behineko dokumentuari. Horiek horrela, dokumentua GAOn (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitaratzen den unetik aurrera, zumaiarrek 20 egun izango dituzte Planari alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, mugikortasuna@zumaia.eus helbide elektronikora bidali ahal izango dituzte beren proposamenak.
Plan honekin udal gobernuaren helburua da irekiera berri horren aurrean auzotarrak lehenetsi eta babestea. Horretarako, arreta berezia jarri du mugikortasunean eta dokumentuak, besteak beste, auzoko aparkalekuen ehunekoak zehazten ditu: %75 egoiliarrentzat (bertakoentzat) gordetzea eta gainerako %25 aparkaleku libre gisa eskaintzea. Neurri horren bitartez egun Ardantzabiden dagoen aparkamenduaren egoera zuzendu eta bertako bizilagunen mugikortasuna hobetu nahi du udal gobernuak, horretarako auzotarrei beren beharretara egokitutako irtenbidea eskainiz.
Interesdunek Planaren inguruko informazio gehiago jaso ahal izango dute udal webgunean.



