Ardantzabide eta San Telmo kaleko egoiliarren guneetako aparkalekuetako marrak margotu ditu Udalak

2019/01/11
Kanpotik etorritako hainbat pertsonak egoiliarren guneak identifikatzeko zituzten arazoak ekiditeko, era argiagoan markatu ditu guneok Udalak. Aurrerago, uda garaian egoiliarrentzako soilik diren gainerako guneetan ere gauza bera egitea aurreikusi du Udalak.

Bertako naiz kanpokoek Udalari helarazitako iradokizunak aintzat hartuta, Zumaiako Udalak hausnarketa egin du egoiliarren guneak markatzeko erarekin. Seinale bertikalak argiak eta legeak markatzen duen neurriak bete izan arren, lurreko marken kolore zuriak eta E eta R letrek, hainbat bisitarirengan nahasmena sortu dute. Horrela, bai isunak jaso dituztenek, baita beren egoiliarretako guneetan kanpokoen autoak aparkatuta ikusi dituzten zumaiarrek, Udalari beren kezkak helarazi dizkiete eta Udalak modu ulergarriago batean jartzeko asmoarekin,, aparkalekuak argiago markatzea erabaki du.

Ardantzabideko aparkalekuetan EGOILIARRAK RESIDENTES hitzekin markatu ditu eta San Telmo kalerako sarrera egoiliarrentzat mugatu da, batetik bisitariak GPS-ek kale estutik gora bidaltzen dituzte eta bestetik barruko kalean oinezkoak lehenetsi nahi dira autoarekiko. Aurrerago, udan soilik egoiliarrentzako diren guneetan ere berdin jokatzea erabaki du, gainerako guneetan sor daitezkeen nahasmenak ere ekiditeko. Horrela, Zumaiako Udala, herriko aparkalekuen sisteman hobekuntzak egiten ari da, indarrean jarritako sistema ahalik eta egokiena izan dadin.