Ardantzabideko egoiliarren txartelen erreziboa ordaintzeko azken eguna da gaur

2019/03/22

Orain aste batzuk igorri ziren erreziboak egoiliar txartela dutenen etxeetara eta gaur arteko epea dute erreziboa ordaindu eta txartela mantentzeko. Udalarekin zorrak dituztenei, ez zaie erreziborik bidali, txartela berritu baino lehen zorrak kitatu behar dituztelako. Interesa dutenek, beraz, udaletxera joan beharko dute zorrak kitatzera.

Orain aste batzuk igorri ziren erreziboak egoiliar txartela duten Ardantzabideko bizilagunen etxeetara eta gaur arteko epea dute erreziboa ordaindu eta txartela mantentzeko. Udalarekin zorrak dituztenei, ez zaie erreziborik bidali, txartela berritu baino lehen zorrak kitatu behar dituztelako. Interesa dutenek, beraz, udaletxera joan beharko dute zorrak kitatzera. Bihartik aurrera, beraz, erreziboa ordaindu ez duen orok iraungita izango du txartela.