Ardantzabideko igogailua erabilgarri dago

2020/01/03

Azken egunotan Ardantzabideko igogailua matxuratuta egon da. Konponketa lanak amaituta, gaur goizetik martxan dago berriro ere.

Azken hilabeteotan hainbat matxura izan ditu Ardantzabideko igogailuak. Lehenengo, goiko atean matxura bat egon zen, igogailuaren erabilera txarragatik, eta honakoa konpontzeko beharrezkoa zen piezaren zain egon ostean konpondu zuten igogailua.

Goiko ateko matxura konpondu ostean, ordea, beheko atean pieza bera aldatu behar izan da, azken kasu honetan piezaren higadurarengatik. Atzo arratsaldean konponketa lanetan aritu ostean, gaur goizetik martxan dago berriro ere Ardantzabide eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailua.