Ardantzabideko igogailua ez da erabilgarri egongo hurrengo egunetan, konponketa lanak luzatu direlako

2019/10/11

Matxuraren konponketaren konplexutasuna dela eta, Ardantzabideko igogailuak itxita jarraituko du. Informazio zehatza eduki bezain pronto jakinaraziko du Udalak noizko egongo den erabilgarri.

Aurreko astean egindako aurreikuspenen arabera, urriaren 9rako konponduta behar zuen Ardantzabideko igogailuak. Astean zehar matxura aztertzen eta konpontzen egon dira langileak, baina konplexutasuna dela eta, konponketa lanak atzeratu egingo dira.