Ardantzabideko igogailua martxan jarri da gaur
Ardantzabideko aparkalekuaren erabilgarritasuna bultzatu eta Alde Zaharrean ibiltzen diren ibilgailu kopurua gutxitu nahi du Udalak obra horiekin.
Alde Zaharreko bizilagunek beren auzora igo ahal izateko igogailua erabilgarri daukate, dagoeneko. Izan ere, bukatu dituzte Ardantzabide auzoa eta Alde Zaharra lotuko dituen igogailu berriaren instalazio guztiak, eta gaurtik aurrera erabilgarri dute herritarrek zerbitzu berria.
Jadarreko igogailuaren antzera, erabilera publikoa izango du honek ere, eta egunean zehar edozeinek erabili ahal izango du, 7:00etatik 23:00ra bitartean. Igogailuaren ondoan, eskailerak ere egin dituzte Alde Zaharra eta Ardantzabide lotzeko, eta epe motzean izango dira erabiltzeko moduan.
Zumaiako Udalak igogailu eta eskailera horien bidez, Ardantzabideko aparkalekuaren erabilgarritasuna hobetu nahi du. Eta horrela, Alde Zaharrean ibiltzen diren ibilgailuen kopurua gutxitzen.



