Ardantzabideko salneurri itunduan salduko diren etxebizitzetarako izen emate epea martxoaren 11tik apirilaren 19ra izango da
Etxebiden etxebizitza tasatuetan alta emandakoek ere izena eman beharko dute udaletxean, Ardantzabideko etxebizitza horietan interesa badute.
Ardantzabiden 38 etxebizitza egitea aurreikusten da. Horietatik 32 prezio itunduan salduko diren etxebizitzak izango dira, eta datorren astelehenean, hilak 11, irekiko da eskaera orriak eta dokumentazioa aurkezteko epea.
Udalaren bidez egingo da etxebizitza horien salmenta, eta Etxebiden izena etxebizitza tasatuetan izena emanda daudenek, eta zozketa honetan parte hartu nahi dutenek, eskaera orria eta dokumenatzioa aurkeztu egin beharko dute.
Etxebizitza horietako zozketan parte harzteko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:
- 25.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak eta 58.500 euroko gehieneko diru-sarrerak.
- Etxebizitzarik ez izatea, autonomia-erkidegoko araudiak ezarritako moduan.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua izatea.
- Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
Informazio gehiagorako edo eskaerak aurkezteko Zumaia Lantzenera jo behar dute interesdunek. Bulegoa Zumaiako Udaletxean dago, 3. solairuan eta lan ordutegia 8:00etatik 14:00etara da.
Etxebizitzen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.



