Ardantzabiden etxe gehiago eraikiko dira
190 etxebizitzetatik 32 tasatuak izango dira, eta 6 babes ofizialekoak.
Zumaiako Udalak Ardantzabiden etxeak eraiki behar dituen promotorearekin hitzarmena egin du. Oraingo hitzarmen honen arabera, Ardantzabideko lau partzeletan 190 etxebizitza egingo dira, horietatik 32 etxe tasatuak izango dira, eta 6, berriz, babes ofizialekoak.
Horrela, lur-sail horretan orain artean eraiki behar ziren baino etxe gehiago eraikiko dira. Hori nola egin Arau Ordezkatzaileen 34.3 puntuak zehazten du, eta etxe gehiago eraikitzea posible da beti ere metro koadro berdinean etxe txikiagoak egiten badira. Horiek nola ordenatuko diren ere zehaztu dute hitzarmenean. Horrela, etxebizitza tasatu nahiz babes ofizialekoak bloke ezberdinetan egin beharrean, Udalaren blokean, hain zuzen. Hori horrela izanik, Udalak 390.600 euroko indemnizazio jasoko du, eta lur-sail horrek 150.000 euroko balio erantsia izango du, gainera. Modu horretan jasotako indemnizazioa frontoi berria egin ahal izateko erabiliko da.



