ARGAZKI AUKERAKETA 2016

2016/11/21

Udaleko Kultura eta Turismo Batzordeak argitalpenetan erabili ahal izateko argazkiak eskuratu nahi ditu eta deialdi bat egiten die herriko argazkizaleei lanak aurkez ditzaten. Argazkien gaia hau izango da: Zumaiak turismoa erakartzeko izan ditzakeen baliabide, leku eta antzekoak. Azken eguna: abenduak 5.

1. Helburua: Batzordeak urtero argazki kopuru bat eskuratu nahi du, alde batetik Udalak kaleratuko dituen argitalpenetan eta webgunean erabili ahal izateko, eta bestetik urtero Udal Fototeka eguneratuz joateko.

2. Argazkien baldintzak:

  • Egungo argazkiak behar dute izan
  • Zumaiako (auzoak barne) alderdi batzuk jaso ahal izango ditu: paisaiak, ekitaldiak, txokoak, une bereziak... Turismo, kultur, kirol eta festa aldetik esanguratsuak izatea hartuko da kontuan.
  • Zale bakoitzak gehienez 20 argazki aurkez ditzake.
  • Formatua: kalitate handiko JPG. 300 ppp-ko bereizmenarekin eta gutxienez 30*20 cm-koa.

3. Aukeraketa, jabetza eta erabilera eskubideak:

  • Aukeratzen den argazki bakoitza 50 euroan ordainduko da.
  • Udalak argazki horiek egoki irizten dituen argitalpenetan erabiliko ditu; erabilera eskubide guztiak Udalarenak izango dira.
  • Argazkiaren jabetza egilearena izango da eta erabiltzean egilearen izena adieraziko da.
  • Aukeratzen diren argazkiak 5 urtez gorde eta erabili ahal izango ditu udalak. Denbora hori pasa ondoren erabiltzeko baimena argazkilariari eskatu beharko zaio.
  • Lehiaketara aurkeztu eta aukeratuak izan ez diren argazkiak sistematik ezabatuko ditu udalak.
  • Erakunderen batek argazkia erabiltzeko eskaera egiten badu, udalak argazkilariari eskatu beharko dio baimena.

4. Aurkezpena eta oharrak

  • Argazkiak turismo bulegoan deskargatuko dira edo  turismoa@zumaia.eus helbidera bidali beharko dira, betiere abenduaren 5a baino lehen.
  • Hilabeteko epean aukeratuko dira argazkiak,  eta epaimahaia udal kultur eta turismo batzordeak osatuko du adituen laguntzarekin.
  • Deialdira argazkiak aurkezteak oinarri guztiak onartzea dakar.