Argazki rallyak emango dio hasiera Aste Berdeari
Larunbatean, hilak 28, egingo da Rallya eta 8:00etatik 09:30etara eman beharko da izena turismo bulegoan.
Aurtengo aste berdearen baitan, Zumaiako Udalaren Ingurumen Sailak eta Distira argazki elkarteak haur eta helduentzat argazki rallya antolatu dute larunbaterako, hilaren 28rako. Bertan parte hartu nahi dutenek goizeko 08:00etatik 09:30etara bitartean eman behar dute izena Turismo bulegoan.
Helduen rallyko oinarriak ikusteko klikatu hemen.
Eta haurrentzako oinarriak ikusteko klikatu hemen.
Aste Berdea maiatzaren 28tik ekainaren 5a bitartean ospatuko da Zumaian, eta honako hau izango da egiteraua:
Maiatzak 28
- Helduen argazki rallya, Turismo Bulegoan 08:00etatik 14:00etara.
- Haurren argazki rallya, Algorri Interpretazio Zentroan 10:00etatik 13:30etara.
Ekainak 1
- Itsaspeko zinema, Algorri Interpretazio Zentroan, 19:00etan.
Ekainak 3
- Mamo haurrentzat zinema-emanaldia euskaraz, Aita Mari aretoan, 17:00etan.
Ekainak 4
- Kli kla berzikla kaleko antzerkia Kofradian, 18:00etatik 19:00etara.
- Ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Ekainak 5
- Doako barne bisita eta oinezko irteera geologikoa Algorri Interpretazio Zentroan 10:00etatik 12:00etara.
- Algorriko jolasa eta fosilen detektibeak tailerra 8-12 urte bitarteko haurrentzat, Algorri interpretazio Zentroan, 10:00etatik 13:30etara.
- Ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan 10:00etatikm 13:30etara.
Maiatzak 28tik ekainaren 5a bitartean
Erakusketa
- Zumaia garbia marrazki-lehiaketaren erakusketa herriko dendetan.
- Itsaspeko fauna, Algorri Interpretazio Zentroan.



