Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak Zumaiako merkatariei zuzenduta

2018/11/07

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Zumaiako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du azaroaren 13an, arratsaldeko 15:00etan, Kultur etxean dagoen KZ gunean.

Merkatariei zuzendutako tailerra izango da oraingoan eta 15KW edo gutxiago kontratatuta  izan behar dute beraien establezimenduetan.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, apirilaren 30a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle- kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

-          Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: gema@izadi21.eus

-          Honako telefono zenbakira deitzea: 628 53 22 48

-          Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

 

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.