Argitaratu da Kantauri plazako 3 etxebizitza tasatuen zozketan izena eman dutenen behin-behineko zerrenda

2019/06/07

Guztira 103 lagunek eman dute izena etxebizitza horiek eskuratu ahal izateko eta orain 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko. Behin epe hori amaituta, zerrenda behin betiko onartu eta zozketa epea zehaztuko da.

Joan den otsailean onartu zituen Zumaiako udalbatzak Kantauri Plazako 4. zenbakian 3 etxebizitza tasatuen zozketa egiteko oinarriak eta hain zuzen horri jarraiki, zumaiarrek maiatzaren 8tik 22ra bitartean izan dute zozketan izena emateko epea.

Denbora horretan guztira 103 lagunek eman dute izena eta orain, jada epea amaituta, behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak.

Erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da 10 egun naturalez eta behin hori amaituta, zerrenda behin betiko onartu eta zozketa epea iragarriko du Udalak.

Horri lotuta, aurretik jada komunikatu bezala, bi zozketa egitea aurreikusi da. Lehena, familia ugariei zuzendua izango da, 3 etxebizitzetatik batek azalera handiagoa duelako. Bigarren zozketa, aldiz, guztiei irekia izango da, hau da, familia ugariei eta edozein bizikidetza unitateei, alegia.

Etxebizitzen ezaugarriak

Etxebizitzak Kantauri Plazako 4. zenbakia duen atarian daude kokatuta, lehen solairuan eta A, C eta D letrei dagozkienak dira. Azalerei dagokienean:

  • 1 A azalera: 84,39 m²
  • 1 C azalera: 96,45 m²
  • 1 D azalera: 89,99 m²

Etxebizitza bakoitza garaje plaza batekin eta trastelekuarekin esleituko da:

  • 1-A: Garajea 21 (18,38m²), Trastelekua 1(5,62 m²)
  • 1-C: Garajea 39 (13,50 m²), Trastelekua 9 (12,65 m²)
  • 1-D: Garajea 48 (16,75 m²), Trastelekua 10 (12,54 m²)

Prezioak:

ETXEBIZITZA(1-A)+ GARAJEA(21) + TRASLEKUA(1)= 262.008,41€ (BEZ barne)

ETXEBIZITZA(1-C)+ GARAJEA(39) + TRASLEKUA(9)= 289.557,97€ (BEZ barne)

ETXEBIZITZA(1-D)+ GARAJEA(48) + TRASTELEKUA(10) = 278.030,70€ (BEZ barne)

 

Ikus zerrenda hemen