Argitaratu da informatika teknikari laguntzaileen lan-poltsa sortzeko oposiziotarako onartuen zerrenda
5 eguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko. Lehen azterketa 2011ko urtarrilaren 14an izango da.
Zumaiako Udaleko informatika teknikari laguntzaileen lan-poltsa sortzeko oposizio-lehiaketaren oinarriak argitara eman ziren 2010eko azaroaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 220. zenbakian. Abenduaren 9an bukatu zen deialdian parte hartzeko aurkezteko epea, eta gaur argitaratu da lan-poltsa horretan sartzeko oposizio lehiaketara aurkezteko behin-behineko onartuen zerrenda. Erreklamazioak egiteko 5 eguneko epea du, erreklamazioren bat egin nahi duenak.
Oposiziogileek lehen ariketa egiteko 2011ko urtarrilaren 14an, goizeko 10:00etan, Sagarbide kalea 1ean kokaturik dagoen Zumaiako Herri Eskolan egon beharko dute.



