Argitaratu dira udaltzaingo, gizarte laguntzaile eta zerbitzuen arduradun postuetarako onartuen eta baztertuen zerrendak

2009/03/16

Zumaiako Udalak enplegu publikorako sei lanpostuen inguruko kontratazioak egiteko prozedura abian jarri zuen 2008ko urrian. Gaur, (martxoak 16, astelehena) lehiaketara aurkeztutakoen artean, onartutako eta baztertutakoen zerrendak argitaratu dira. Zerrendak zumaia.net orrialde honetan kontsultatu daitezke (deialdien atalean) edo baita Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere.

Zumaiako Udalak udaltzaingorako hiru lanpostu aukeratuko ditu oposizio-lehiaketa bidez. Postu horietarako lehenengo proba (gaitasun fisikoak egiaztatzekoa) martxoaren 30ean izango da, 9:00etan Lubaki kiroldegian.

Oposizio-lehiaketa bidez aukeratuko ditu Udalak gizarte laguntzaileen bi lanpostuak beteko dituzten pertsonak ere. Postu horretarako lehenengo proba (teorikoa) apirilaren 6an izango da, Zumaiako Sagarbide Herri Eskolan.

Zerbitzuen arduradun lanpostua, berriz, barne promozioko oposizio-lehiaketa bidez aukeratuko du Udalak. Lehenengo proba (teoriko-praktikoa) apirilaren 1ean izango da, Zumaiako Foronda Kultur Etxean.