Argitaratuta daude Giza Baliabideetako oposizio lehiaketako laugarren azterketako emaitzak
Turismoko teknikariaren hautaketa prozesuko hautagai bakoitzaren elkarrizketen ordutegiak ere argitaratuta daude.
Udalaren webgune honetan argitaratuta daude Giza Baliabideetako oposizio lehiaketako laugarren azterketako emaitzak. Emaitzekin batera, test psikoteknikorako elkarrizketen datak eta ordutegiak ere argitaratu dira. Hemen kontsultatu ditzakezu emaitzak eta datak.
Turismoko elkarrizketen ordutegiak
Giza Baliabideetakoekin batera, zehaztu dira Turismoko teknikariaren oposizio lehiaketako izengaien elkarrizketetarako datak eta ordutegiak zein izango diren. Kontsultatzeko egin klik hemen.



