Argitaratuta daude Giza Baliabideetako teknikariaren eta Turismoko teknikariaren postuetarako onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak
Udalaren webgune honetan kontsultatu daitezke zerrendak.
Dagoeneko argitaratuta daude Giza Baliabideetako teknikariaren eta Turismoko teknikariearen postuetarako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak. Udalaren webgune honetan kontsultatu daitezke bi zerrendak eta baita epaimahai kalifikatzailea zein izan den ere.
- - Giza Baliabideetako teknikariaren postuari dagokion zerrenda kontsultatzeko egin klik hemen.
- - Turismoko teknikari posturako zerrenda ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.
Lehiaketa publiko bidez
Udaleko bost lanpostu lehiaketa publiko bidez erabakiko dira, eta horien artean daude Giza Balibideetako eta Turismoko teknikariaren postuetarako deialdiak ere. Bi postu horiez gain, Euskara teknikaria, Administrazio Orokorreko teknikaria, eta Turismo eta Merkataritzako teknikari laguntzaileen postuak ere aterako dira lehiaketara, baina horiek oraingoz abiatzeke daude.



